Ibarra Galtzakomik'16

Galtzaundi Euskara Taldeak, Ibarrako Udalaren laguntzarekin eta Tamayo paper dendaren, Xabiroi argitaletxearen, Ibarrako merkataritza elkartearen, Eluska jatetxearen, Danon Txokoa edaritegiaren eta Mahala baserriko produktuen babesarekin, 9. urtez antolatu du "Ibarra Galtzakomik" euskarazko komiki lehiaketa.

2010, 18 urtetik gorakoen artean irabazle: Javier Navarroren "Siruliruli" lana.





Publicado por GALTZAKOMIK en 5:39 AM 1 comment:
Email ThisBlogThis!Share to XShare to FacebookShare to Pinterest

2010, 18 urtetik gorakoen artean bigarren saria: Matxalen Lonberaren "Barnean" lana.




Publicado por GALTZAKOMIK en 5:38 AM No comments:
Email ThisBlogThis!Share to XShare to FacebookShare to Pinterest

2010, 12 eta 18 urte artekoen artean irabazle: Pablo Azurzaren "Horma" lana.












Publicado por GALTZAKOMIK en 5:14 AM No comments:
Email ThisBlogThis!Share to XShare to FacebookShare to Pinterest

2010, 12 eta 18 urte artekoen artean bigarren saria: Markel Galbeteren "Azeituna Jauna-ren bidaia" lana.












Publicado por GALTZAKOMIK en 5:10 AM No comments:
Email ThisBlogThis!Share to XShare to FacebookShare to Pinterest

2010, 12 urte baino gutxiagokoen artean irabazle: Paulo Albisuaren "Gregoriotxo" lana.












Publicado por GALTZAKOMIK en 5:07 AM No comments:
Email ThisBlogThis!Share to XShare to FacebookShare to Pinterest
Newer Posts Home
Subscribe to: Posts (Atom)

OINARRIAK

Edozeinek parte har dezake, bakarka. Gaia librea izango da, baina ez da onartuko eduki sexista edo arrazista duen komikirik eta dena delako arloan intolerantziazko jokabiderik eragin dezakeenik. Lan guztiek jatorrizkoak eta argitaragabekoak izan beharko dute, autoreak berak sortutakoak.

Lehiaketa honen helburu nagusia euskarazko komikigintza sustatzea izanik, ez da komiki muturik onartuko. Lanak euskara hutsean aurkeztu behar dira, eta erabilitako euskararen kalitate maila ere aintzat hartuko da.

Lehiaketan jatorrizko lana aurkeztu behar da eta baita ordenagailu bidez sortu edo tratatuak izan direnak ere. Aurrediseinatutako irudiekin egindako lanak bazterturik geratuko dira; Comic Book creator, TBO, Comic Life, Comic Master edo antzerako programetako aurrediseinatutako irudiekin egindakoak.

Irudi digitalizatuen kasuan, orri bakoitzeko inpresio bat aurkeztu behar da, A-4 neurrikoa eta gutxienez 300 ppp-ko kalitatekoa izan behar du. Lan bakoitzak A-4 neurriko lau orri izango ditu gehienez, eta istorio bakarra zein anitza aurkeztu ahal izango dira.


LANAK NON ETA NOIZ

Lanak Galtzaundiko egoitzan aurkeztuko dira edo postaz helbide honetara bidaliko dira:


Galtzaundi Euskara Taldea

"Galtzakomik komiki lehiaketa"

Nafarroa etorbidea 6 behea

20.400 Tolosa (Gipuzkoa)


Aurkezteko azken eguna 2016ko azaroaren 21a izango da.


Komiki lehiaketan jasotako lanekin erakusketa bat antolatuko da abenduaren 2tik 16ra Ibarrako kultur etxean. Erakusketa hau amaitu ondoren, 30 eguneko epearen barruan, sarituak izan ez diren lanak jasotzeko aukera egongo da. Epe hau bukatu eta gero, eskatuak izan ez diren lan guztiak Galtzaundiren artxibora pasatuko dira.


NOLA AURKEZTU

Aurkeztutako komikian autorearen izenik ezin da jarri. Gutun-azalean aurkeztuko dira lanak, sinadura eta izenik gabe, izenburu batekin. Autorearen datuak (izena, telefono zenbakia, adina, helbidea, helbide elektronikoa eta komikiaren izena) beste gutun-azal batean aurkeztuko dira, izenburu berarekin. Bigarren gutun-azal hau lehenengoan sartuta aurkeztu behar da.


SARIAK

12 urtetik behera:

1. Saria: 100€ + komiki bilduma

2. Saria: Komiki bilduma + Marrazketarako materiala

5 Aipamen: komiki bilduma bana.

Ibarrako Komikirik onena: Opari txekea + komiki bilduma

*Saridun guztiek, Xabiroi aldizkariaren, urteko harpidetza jasoko dute


12 urtetik 16 urtera:

1. Saria: 200€ + marrazketarako materiala + komiki bilduma

2. Saria: 100€ + komiki bilduma

2 Aipamen: Komiki bilduma bana

Ibarrako komikirik onena: Opari txekea + komiki bilduma

*Saridun guztiek, Xabiroi aldizkariaren, urteko harpidetza jasoko dute


16 urtetik gora:

1. Saria: 700€ + Eluska jatetxean 2 lagunentzako afaria

2. Saria: 300€ + Danon txokoan 2 lagunentzako afaria


Egile bakoitzak sari bakarra eskura dezake. Epaimahai aditu batek lanik onenak aukeratuko ditu ondoko irizpideen arabera: istorioaren zuzentasuna eta ulermena, marrazkiaren bizitasuna eta originaltasuna, idazmena, garbitasuna eta marrazketarako erabili den materiala eta teknika.

Gutxieneko kalitaterik ezean, epaimahaiak sariak eman gabe utz ditzake.


ZOZKETA

Mahala Baserriko Produktuen 2 saski zozketatuko dira parte hartzaile guztien artean.


SARI BANAKETA

Sari banaketa 2016ko abenduaren 2an arratsaldeko 19:00etan Ibarrako Kultur Etxean izango da.

Saria eskuratzen dutenek nahitaez sari banaketa ekitaldira etorri beharko dute, pisuzko arrazoiren bat ez bada.

Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri guzti hauek onartzen direla esan nahi du.

Lehiaketa honi buruzko informazio gehiago Galtzaundi Euskara Taldean (943 655 004, kultura@galtzaundi.com, tlsh.com) eskuratu daiteke.

Blog Archive

  • ►  2016 (1)
    • ►  December (1)
  • ►  2015 (1)
    • ►  December (1)
  • ►  2014 (1)
    • ►  December (1)
  • ►  2013 (2)
    • ►  December (1)
    • ►  September (1)
  • ►  2012 (13)
    • ►  December (13)
  • ▼  2011 (17)
    • ►  December (12)
    • ▼  August (5)
      • 2010, 18 urtetik gorakoen artean irabazle: Javier ...
      • 2010, 18 urtetik gorakoen artean bigarren saria: M...
      • 2010, 12 eta 18 urte artekoen artean irabazle: Pab...
      • 2010, 12 eta 18 urte artekoen artean bigarren sari...
      • 2010, 12 urte baino gutxiagokoen artean irabazle: ...

About Me

GALTZAKOMIK
View my complete profile
Travel theme. Theme images by lobaaaato. Powered by Blogger.